Esker On 2021
Aurten, Esker On aintzatespen-ekitaldia berreskuratu dugu. Ekitaldi horren bidez, Arabako ESIak aintzatetsi nahi ditu bere jarduerarekin gure erakundearen hazkundean eta hobekuntzan nabarmen lagundu duten pertsonak, taldeak, zerbitzuak, unitateak edo zentroak
Aurtengo berrikuntza da Arabako ESIako profesionalek inkesta anonimo baten bidez proposatuko dituztela beren hautagaiak.
Arabako ESIako bost balioetako bakoitzeko hiru pertsona, talde, zerbitzu, unitate edo zentroen izenak proposatzera gonbidatzen zaitugu: profesionalitatea, humanizazioa, jokabide etikoa, eraginkortasuna eta talde-lana. Era berean, labur-labur azaldu ahal izango duzu zergatik uste duzun merezi dutela aintzatespen hori.
Parte hartzeko, bete formularioa eta egin zure proposamena 2021eko abenduaren 12a baino lehen.
Inkestaren emaitzak kontuan hartuta, sarituei jakinaraziko zaie, eta, aintzatespen-ekitaldi bat aurrez aurre egiterik ez dagoenez, sarituen zerrenda infoBerriak barne-komunikazioko buletinean jakinaraziko da.
Espero dugu zuk parte hartzea.
*Ordenagailu korporatiboetatik bakarrik sar daiteke















