Arabako ESIako profesionalei COVID-19 oroitzapen-dosia txertatzeko kanpaina

Profesionalei COVID-19 oroitzapen-dosia txertatzeko kanpaina atzo, azaroak 29, hasi zen eta abenduaren 19ra arte iraungo du
Txertoa Arabako ESIan lanean ari diren profesional guztiek, praktiketako ikasleek eta kontratetako langileek jasoko dute.
Txertaketa-irizpideak
- Txerto mota: oroitzapen-dosia RNA txertoarekin emango da, hasiera batean Modernarekin (oroitzapen-dosia: 0,25cc), baina txertoen erabilgarritasunaren arabera, aldi batzuetan Pfizer txertoa ere har daiteke.
- Oroitzapen-dosia 6 hilabetetik aurrera emango da, baldin eta hasierako jarraibidean emandako txertoa RNAmrekin (Pfizer eta Moderna) eman bazen, eta 3 hilabetetik aurrera beste txerto batzuekin (AstraZeneca edo Janssen).
- Infekzio-aurrekariak dituzten pertsonei (sintomatikoa edo asintomatikoa) RNAmren oroitzapen-dosi bat emango zaie, aurreko puntuan deskribatutako infekzio-aurrekaririk gabeko pertsonei ematen zaizkien irizpide berberekin.
- Haurdun dauden emakumeek banakako balorazioa behar dute (asistentziako ginekologoarekin harremanetan jartzea gomendatzen da).
Txertoa hartu ondoren, ez da beharrezkoa 15 minutuko itxaronaldia, salbu eta txertaketarekiko erreakzio alergikoaren aurrekariak badaude.
Txertoak albo-ondorioak eragiten baditu, kontrako ondorioak jakinarazi behar dira honako bide hauetako batetik:
- Interneteko helbidean: https://www.notificaram.es/Pages/CCAA.aspx#no-back-button
- Posta elektronikoan: VACUNACOVIDUBP.OSIARABAESI@osakidetza.eus
Txertaketa-prozedura
- Lehen Mailako Arretako profesionalak: profesionalek beren osasun zentroetan jasoko dute txertoa, Lehen Mailako Arretako txertaketa-guneetara bidalitako txertoekin.
- Ospitaleen eremuko profesionalak: Kudeaketa Sanitarioko Unitateko administrariak profesionalekin harremanetan jarriko dira telefonoz, txertaketa-hitzordua proposatzeko (eguna, ordua eta lekua). Hitzorduaren ordua errespetatu beharko da.
Txertaketa-lekuak:
-
- AUO Santiago: -1 solairua, Eguneko Ospitale zaharrean.
- AUO Txagorritxu: beheko solairua, Jaioberrien Unitatearen ondoan.
*Ezinbestekoa da emandako dosia Osabide-Globalean erregistratzea.













