Esker On: Araba ESIko profesionalentzako aitortza

Araba ESIk aurten ere aintzat hartu nahi ditu arlo profesionalean gauzatutako jarduerei esker gure erakundearen irudia zientziako foroetan edo beste edozein topaketa instituzional edo sozialetan zabaldu duten langileak.
Hartarako, Esker On ekitaldia egingo dugu abenduan irakaskuntza eta ikerkuntzako ekitaldiren bat antolatu edo zuzendu duten profesional eta zerbitzuei, bai eta bilera profesionaletan sariak erdietsi dituztenei ere, gure aitortza helarazteko.
Bakoitzaren merituak baloratze aldera horren guztiaren informazio osoa eskuragarri izan nahi dugu, hau da, batzar baten antolakuntza (kongresu, jardunaldiak, mintegiak…) edo ikastaro batena…, Araba ESIn nahiz kanpoan, baina, betiere erakundearen barneko testuinguruari lotuta badago. Hitzaldiak, komunikazioak, posterrak ikerketa-lanak, berrikuntzak direla eta lortutako sarien informazioa behar dugu baita doktoregoena ere.
2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31era garatutako jarduera guztiak aintzat hartuko dira.
Informazio hori azaroaren 10a baino lehen bidali behar duzue posta elektronikoz (comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus), honako datu hauek erantsita:
- Izena eta abizenak.
- Laneko kargua eta lanpostua.
- Egindako jarduera edo jasotako aipamena.
- Ekitaldiaren izena zein noiz eta non egin den.
- Profesionalaren edo lantaldearen argazkia.
Mila esker parte hartzeagatik.
Pertsonen Zuzendaritza













