Osabar Osakidetzako sare osora zabaldu da

Osabide Global, Osabide Global Primaria eta E-Osabide aplikazioetan Osabar tresna txertatu da; baliabide berri honen bidez, laguntza eman nahi zaie euskaraz lan egin nahi duten langileei.

Osabarrekin itzulpen automatikoak egin daitezke, hizkuntza-zalantzak eta –iradokizunak Euskara Zerbitzu Korporatibora bidaltzeko aukera ematen du, eta beste hizkuntza-baliabide batzuetarako sarbidea ematen du.

Osakidetzako sare osora hedatu aurretik, Donostialdea ESIan ezarri da pilotatzeko, horrela hobetzeko arloak detektatzeko. Emaitza positiboa izan denez, Osakidetza osora zabaltzeko pausoa egin da orain.

Proiektu hau Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Korporatiboaren eta Informatikako Zuzendariordetzaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Osabar gida