Euskara ikasteko ikastaroak

Irailaren 14tik aurrera, lanorduetatik kanpo euskaraz ikasteko ikastaroak egiteko baimena duten pertsonek, hala presentzialak nola autoikaskuntzakoak, Araba ESIko Profesionalen Arretarako Unitateetan jaso ahal izango dute matrikula-orria

Beren jarduera profesionala AUO Santiagon eta Lehen Mailako Arretan egiten duten pertsonek Profesionalen Arretarako Unitatean, AUO Santiagoko 2. C solairuan, jaso ahal izango dute dokumentazioa, eta beren jarduera profesionala AUO Txagorritxun eta AUO KKKK-etan egiten duten pertsonek AUO Txagorritxuko 4. C solairuan jaso ahal izango dute.

  • Dokumentazioa jasotzeko ordutegia: 07:45etik 10:30era eta 12:30etik 15:15era.
  • Derrigorrezkoa da ikastaroari uko egiteko orria aurkeztea honako kasu hauetan:
    • Matrikula-orria jaso ezean.
    • Ikastaroa hasitakoan ikastaroa utziz gero.

∗ Hurrengo ikasturterako matrikula automatikoki ukatuko zaie uko egiteko orri hau aurkezten ez duten pertsonei. Uko egite hori urriaren 23a baino lehen entregatu beharko da.

Araba ESIko Euskara Zerbitzua