Formakuntza eskaintza | Erizain eta EZOTen zerrenda espezifikoak

Zerrenda espezifikoen profesionalen formakuntzarako aukeraketa-prozesua arintzeko helburuarekin eta gardentasuna handitzearren galdetegi bat sortu dugu, aurreko telefonoz bidezko prozedura ordezkatuz

Hurrengo formakuntza saioen edizioa (birziklatzea) iraila-urria hilabeteetarako aurreikusita dago. Profesionalen hautaketaren prozesua arindu nahian, eta baita gardentasuna bermatzeko ere, lehengo dei telefonikoaren ordez, galdetegia izango duzue eskuragai.

  • Hurrenez-hurren datozen formakuntza saioen datak, dokumentu honetan ikus ditzakezue.
  • Nork eman dezake izena: Araba ESIko indarrean dauden kontratazio zerrendetako EZOT eta erizainek.
  • Esleipena: Araba ESIko kontratazio zerrendetako ordenaren zenbakiaren arabera egingo da. Galdetegi honetan profesionalek egindako lehentasunak kontuan hartuko dira.
  • Zerrenda espezifikoak hautatzea: ez da beharrezkoa zerrenda espezifiko guztiak hautatzea.
  • Izenemate/eskaera epea: irailaren 1etik 10ra bitartera (14:00ak arte). Irailaren 16an, Araba ESIko Intraneten argitaratuko da ebazpena.
    GARRANTZITSUA: esleitutako pertsonek, Zoom plataformaren bidez, informazio-bilera batean parte hartuko dute irailaren 18an, 11:00etan.

Titularrak aurkezten ez diren edo berresten ez diren birziklatze-plazak automatikoki igaroko dira erreserbako plazetara.

Formularioa