EuskaraBerriak

Arabako ESIn euskararen erabilera indartzeko asmoz, jarraian zehaztutako ekimenak jarri dira martxan:

Erditzerako prestaketa ikastaroak euskaraz

Orain artean Arabako ESIn egiten ziren erditzerako prestaketa ikastaro guztiak gaztelera hutsez egiten ziren. Aurrerantzean, baina, euskaraz ere egingo dira.

2015ean jarri zen abian ikastaroak euskaraz egin ahal izateko egitasmoa, eta, gerora, 2016an, ikastaroak ematen hasi den emaginen taldea sortu zen. Hain zuzen ere, erditzerako prestatzen ari diren emakumeen euskarazko lehen ikastaroa urriaren 14an hasi zen.

Ikastaroan zortzi emakumek eman dute izena eta astean bi orduz izaten dituzte eskolak, Zabalganako osasun-zentroan. Asmoa hurrengo urtean ikastaroak beste zentro batzuetara zabaltzea da.

Euskal-kafea

Astearte eta ostegun guztietan, 11:00etan, nahi duten langile euskaldunek beste langile euskaldun batzuekin kafea hartzeko aukera izango dute. Horretarako, Txagorritu eta Santiago ospitaletako kafetegietan bilduko dira.

Logotipo lehiaketa

Aurreko astean logotipo lehiaketako balorazio batzordea bildu zen, eta, aldez aurretik argitaratutako irizpideak jarraituz, logotipo irabazlea aukeratu zuten.

e2

Aukeratutako logotipoa eta berarekin bat doan leloa dira Arabako ESIren euskarazko nortasun ikur gisa erabiltzeko egokienak batzordeko kideen ustez.