Euskaraberriak

Euskarari dagokionez, 2. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko ezohiko deialdi baten izena ematea hasiko da urriaren 25ean. Era berean,  2017-2016 ikasturteko 2.  bigarren lauhilekoan euskara ikasteko deialdian parte hartzeko epea urriaren 24an hasiko da.

2. Hizkuntza-eskakizunen ez ohiko deialdia

Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetzako langile finkoek, estatutupekoek, funtzionarioek eta lan-kontratudunek, baldin eta egoera horretan badaude deialdi hau argitaratzen den egunean.

Deialdian izena emateko epea zabalik izango dela 2016ko urriaren 25etik  azaroaren 25era (biak barne).

Parte hartzeko izena eman nahi dutenek eskaera-orria entregatu beharko dute Pertsonaleko zuzendaritzan (Santiagoko eta Txagorritxuko Profesionalei arreta emateko unitateetan).

Euskara ikastaroak

Lanorduetan (Liberazioak)

  • 5 orduko trinkoa: Lauhileko iraupena.
  • 2 orduko ikastaroak: Soilik txanda finkoan ari diren langileak.  Aurreko lauhilekoan lanorduetan ikastaro trinkoa egin edo barnetegian egon diren langileek eska dezakete lanorduetan 2 orduko modulu hau, baldin eta aurreko aldiko moduluan jarraitzen ez badute.

Eskabideak egiteko epea:

  Urriaren 24tik azaroaren 4ra (biak barne)

Lanorduz kanpo

Deialdi honetan ez da ikasle berririk onartuko.  Beraz, deialdi honetan ez da 2016ko urrian eskolatu ez den ikaslerik onartuko.

Eskabideak egiteko epea:

Urriaren 24tik abenduaren 9ra (biak barne)