Euskararen presentzia ekitaldi publikoetan eta jardunaldietan

Araba ESIn gero eta pertsona gehiagok daukagu gaitasuna kalitatezko zerbitzua euskaraz emateko, hala ere, ohituretan eragin behar da. Hori dela eta, euskaraz ondo aritzeko eta ondo erabiltzeko Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren hainbat adierazle, irizpide eta neurri azalduko dira hilean behin.

Ba al dakizu zelan erabili bi hizkuntzak ekitaldi publikoetan edo jardunaldietan?

Bi hizkuntzetan sortuko dira:

  • Ekitaldiaren berri ematen duten deialdi, eta egitaraua guztiak, non argi adieraziko da zein hizkuntzatan izango den ekitaldi bakoitza.
  • Deaildiaren tokia, hizlarien izenak eta karguak, ordua eta data.
  • Ekitaldian banatuko ditugun dokumentu eta txosten informatiboak

Era berean, hurrengo ataletan euskararen presentzia bermatuko da:

  • Hasierako eta amaierako agurra.
  • Sarreretan eta laburpenetan.
  • Erabilitako euskarrietan: Ikus-entzunezko aurkezpenetan.

Gainera,  euskaraz aurkeztu eta azalduko ditugu ekitaldi edo jardunaldiko eduki guztien % 10 gutxienez, ekitaldiko hartzaile gehientsuenak Euskara Planean 1. Lehentasun espezifikoa duten zerbitzu eta unitateetako langileak direnean; baita ere harrera zerbitzuak, haur eta gazteak artatzeko unitateak, larrialdiak, medikuntza orokorra, erizaintza orokorra, etab.

Euskara Zerbitzua aholkularitza lanetarako prest duzue.

Araba ESI Euskara-Zerbitzua