Deialdia: “Paula Ruiz de Gordoa Körner II. saria”

2016ko abenduan Irakaskuntza Batzordeak erabaki zuen egoilirarren jarduerarik onenerentzako ikerkuntza sari bat sortzea.

Sari hau Ikerkuntzako Batzordearekin adostua dago aurretik: Batzorde horrek izangaiak izendatu eta saritua hautatzeko lanak berrikusten ditu. Araba ESIko Prestakuntza sanitario espezializatuko egoiliar guztiei zuzenduta (BAME, BAEE, BAPE, BAFE…) dago.

2016an zendu zen Paula Ruiz de Gordoa Körner hematologiako egoliarraren omenez sortutakoa, eta horrexegatik sari horrek haren izena darama.

Irakaskuntza Batzordearen helburua da espezialitate guztietako egoiliarren ikerkuntza bultzatzeaz gain, lehentasun handikoa den lan arlo horrii ikusgarritasuna ematea.

Saria Egoiliarren Harrera Jardunaldian banatuko da eta 500 euroko diru-aurrekontua izango du egoilarraren prestakuntzari begira, hain zuzen ere.

Aurtengo deialdia iazkoa bezain arrakastatsua izatea espero dugu.

Guztiok aurkeztera animatzen zaituztegu, baita iaz aurkeztu zinetenei ere Horretarako, docenciamedica.hospitalhua@osakidetza.eus helbide elektronikora hurrengo informazioa bidaltzeko eskatzen dizuegu:

  • Parte hartu duzuen artikuluen berri, aldizkariaren datuak eta honen oihartzuna.
  • Kongresuetako hitzaldiak edo komunikazioak, posterrak, eta aurkezpen-tokia, eta abar (bertakoa, nazionala, nazioartekoa).
  • Sariak, saririk lortuz gero ( badakigu hainbat egoiliarrek jada egina dutela)
  • Parte hartzen ari zareten ikerkuntza-proiektuak, bekak…
  • Bestelako meritu batzuk.

Dokumentazioa jasotzeko azken eguna izango da apirilaren 26a, osteguna.

Parte hartzera animatzen zaituztegu. Sari bat beti da pozteko arrazoia eta gure ibilbide profesionalerako laguntza, baina guzti horren gainetik, Paulari egin diezaiokegun omenaldirik handiena dela uste dugu.

Irakaskaskuntza Batzordea