Gogorarazpena | 2019ko oporrak eta norbere eginkizunetarako egunak hartzea
Gogorarazten da oporrak 2019ko abenduaren 15era arte hartuko direla, eta norberaren gauzetarako egunak eta antzinatasunekoak 2020ko urtarrilaren 6ra arte
Urteko ohiko lanaldiaren betetzea eta eskubide guztiaz gozatzea 2019ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko direla. “Lan jardun arrunta, jardunaldi osagarria, eguneroko lanaldia eta atsedenaldia, asteko atsedena, atseden alternatiboen erregimena eta oporrak” Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan baldintzak arautzen dituen Akordioaren, III. TITULUAK aitortzen duenaren arabera.
Oporrak ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean hartuko dira lehentasunez. Epe horretatik kanpo hartu nahi izanez gero, Unitateko/Zerbitzuko arduradunaren baimena izateaz gain, Zuzendaritzaren onespena ere behar izango duzu.
Gabonetako opor-hartzea eta antolamendua errazteko asmoz, betiere, Zerbitzu eta Unitateetako antolamendu-beharrizanak eta aukerak kontuan hartuta, honela hartu ahal izango dira:
- Oporrak: Abenduaren 15era arte (data hori barne).
- Norberaren eginkizunetarako egunak eta Antzinatasuna: 2020ko urtarrilaren 6ra arte (data hori barne).
Pertsonen Zuzendaritza














