Gripearen kontrako kanpaina txertaketa langileentzat
Gripearen aurkako 2020ko txertaketa-kanpaina | Lekuak eta orgutegiak
Prebentzioko Oinarrizko Unitateak profesionalei komunikatzen die urriaren 20tik aurrera urtaroko gripearen aurkako txertaketa-kanpainak aurrera jarraitzen duela honako leku eta ordutegi hauetan, azaroaren 24ra arte.
Osasun Publikoaren Zuzendaritzak osasuneko langileak xede populaziotzat jotzen ditu. Beraz, Araba ESIko langile guztiok urtaroko gripearen aurrean txertoa hartzea oso gomendagarria da.
Non jarri txertoa
AUO Txagorritxu
Prebentzioko Oinarrizko Unitatean txertatuko da, aurretiko hitzordurik gabe:
- 4. solairua – D eremua (Esterilizazio ondoan).
- Ordutegia: 10:00 – 14:30.
- Astelehenetik ostiralera.
- Telefonoa: 817265 / 817267
AUO KKKK
Aurretiko hitzordurik gabe txertatuko da:
- 4. solairua – 456 gela.
- Ordutegia: 13:30 – 14:30.
- Asteazkenero.
AUO Santiago
Prebentzioko Oinarrizko Unitatean txertatuko da, aurretiko hitzordurik gabe:
- 3. solairua – C pabilioia.
- Ordutegia: 12:00 – 14:00.
- Astelehenetik ostiralera.
- Telefonoa: 817765
Lehen Mailako Arreta
Lakua-Arriaga Osasun Zentroan txertatuko da, aurretiko hitzordurik gabe:
- 1. solairua.
- Ordutegia: 10:00 – 14:00.
- Astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan.
- Telefonoa: 945294021 / 945294022
Araba ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitatea















