Gripedun pazienteen aurrean kutsatzea saihesteko neurriak
Langile sanitarioa:
- Eskuen higienea izan pazientearekin edo bere ingurukoekin egon aurretik eta gero.
- Maskara kirurgikoa jarri pazientetik metro batera baino gutxiagora lan egiten duenean.
- Gogoratu Arretazko neurri estandarrak: bata, maskara, betaurrekoak erabili gorputzeko jariekin ukipen arriskua dagoenean.
Logela:
- Ez da logela indibiduala izan behar; ohe arteko banaketa gortina zabal –zabal mantendu pazienteen arteko hesi bihurtzeko.
- Pazienteen arteko distantzia metro batekoa izan behar da.
- Pazienteak paziente inmunodeprimituekin EZ du logelarik konpartitu behar.
- Pazientea beharrezkoa denean bakarrik aldatuko da lekuz. Horretarako, maskara kirurgikoa jarriko diote pazienteari.
Pazientea eta bisitak :
- Arnas higienea eta eztul maneiua: pazienteari eta bisitariei eztul egiteko orduan ahoa eta sudurra estaltzeko ohartaraziko diete baita behin erabiltzeko mukizapiak eramateko ere; horiek horrela, hurbileko zakarrontzietara botako ditu eta segidan esku higienea egingo du .
- Behin erabiltzeko mukizapirik eduki ezean, eskuak jarri beharrean hobe da besaurrea jartzea.
Dudarik izanez gero, Prebentzio Medikuntzako Zerbitzuari deitzea daukazue (7775, 7197)













