Hiltzeko Laguntza Prestazioaren aplikazio berria

2026ko urtarriletik aurrera derrigorrezkoa izango da Euskadin Hiltzeko Laguntza Prestazioa kudeatzeko aplikazio berria erabiltzea. Tresna honek erregistroa bateratzen du, profesionalak gidatzen ditu eta prozesuaren jarraipena hobetzen du
Osasun Sailak Hiltzeko Laguntza Prestazioa (HLP) kudeatzeko aplikazio berri bat garatu du, eta 2026ko urtarriletik aurrera derrigorrezkoa izango da kasu guztietan.
Sistemak prestazio osoaren erregistro ofizial eta egiaztagarria egitea ahalbidetzen du, hasieratik amaierara arte. Bere erabilgarritasun nagusien artean daude:
- Euskadin prestazioaren jarraipena, balorazioa eta plangintza egiteko datu-base bat sortzea.
- Profesionalentzako gida izatea, behar diren pausoak eta epeak zehaztuz.
- Urtero Ministerioak eskatzen dituen datuak biltzea.
Gainera, diseinuak erraztu egiten du mediku arduradunaren lana, Historia Kliniko Elektronikoan integratuta baitago eta prozesuko fase bakoitzean aurrera egiteko epeak eta datak gogorarazten dituen alarma-sistema bat baitu.
2025ean arrakastaz pilotatu zen Donostialdeko ESIan eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan. 2026ko urtarriletik aurrera, aplikazioa gainerako erakundeen eskura jarri da.
Aplikazioari buruzko informazio guztia esteka honetan aurki dezakezue. Bertan aurkituko dituzue:
- HLPren mediku arduradunaren erabiltzailearen eskuliburua
- HLP aplikazioaren FAQak
- HLP aplikazioaren prestakuntza-materiala
Edozein zalantza argitzeko, Arabako ESIko Eutanasia Erreferenteen Taldearekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektroniko honetan: CONSULTOREUTANASIA.OSIARABA@OSAKIDETZA.EUS













