Historia Klinikorako Sarbidea (V) | Araba ESI sarbide desegokien aurrean

Sail honetan adierazi moduan, osasun alorreko langileak zein osasun alorrekoak ez direnak hainbatetan egokiak ez diren sarbideak egin dituzte, eta egoera hori errealitate bat da osasun arlo osoan
Erakunde bezala indarra jarri behar dugu egoera horrek sorrazten dituen legezko ardura, ardura profesional eta ekonomikoen inguruan jakinarazi, hezi eta ohartarazteko.
Kontsulta daitezke komunikabideak, hemeroteko edo datu juridikoen oinarriak epaiak eta zigor-sententziak ezagutzeko. Auditoriak, espedienteak, berriak, Datu babesaren Agentziako eskakizunak, pazienteen salaketak eta abar… daude.
Osakidetzak ez du konfidentzialtasun edo eta pazientearen intimitate arauak onartzeko zailtasunik, baina zenbait pertsonek kontzientzia handiagoa hartu behar du, horrexegatik, defendatzen dugu informazio oharrak txertatu beharra herritarren datu klinikoetarako sarbide erregistro sisteman, aipatutako sarbide horiek aztertzeko jokabideak eta araudiak gogoratuko dituena.
Gogorarazi nahi dizuegu sarbide ez egoki horiek “arrasto digitala” uzten duela beti eta akats larriak direla beti, zigor-espedientea eta diziplinazko espediente administratiboa irekitzea dakarrena edo eta zigor-arloko epaitegiak aztertzen dituen delitua.
Langilearen jokabideak haren betebehar profesionalen infrakzioa suposa dezake edo eta aurkikuntza delitua zein sekretuak azaleratzea delitua izan daiteke, Zigor Kodeko 198 eta 197ko 1,2,3. artikuluetan aurreikusia eta zigortua. Gainera, Medikuak Deontologia medikoko kodea ere urratuko luke (27. artikuluaren 3. atala: medikua izateak ez du baimentzen harreman profesionalik ez baldin badu pazientearen informazio konfidentziala ezagutzeko aukera).
Osasun eremuko langileen ezezagutza susmotik urrun edo eta jokabide horien aurrean inpugnitate sentsazio faltsuetatik at, Araba ESIn lanean jarraituko da praktika onak zabaltzeko eta langileak informatu eta kontzientziatzeko, edo eta kuriositatea asebetetzearen ondorioz etor litezkeen ondorio larrien berri emateko, edo eta Historia Klinikoan “kuskuseatzeak” zer dakarren, edo datuak ikusteak helburu ez asistentzialekin edo tratamendu profesionalarekin, arau-hauste edo delitu izan daitezkeela.













