Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko deialdia

Izena emateko epea irailaren 7tik 21era izango da, biak barne

Abuztuaren 3ko 1103/2021 Ebazpena bidali da, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko deialdia onartzen duena. Ebazpena irailaren 6an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Izena emateko epea irailaren 7tik 21era izango da, biak barne, eta idatzizko probak azaroaren 6an izango dira Barakaldoko BECen.

Informazio guztia Intraneten dago eskuragarri.