Iktusa duten pazienteen eta haien zaintzaileen zaintzeko gida

 

Iktusa osasun-arazo oso garrantzitsua da. Euskadin 6.000 pazienteri baino gehiagori eragiten die urtero. Bat-batean eta ustekabean agertzen da, eta jasan duen pertsonaren eta haren familiaren bizitzak aldatzen ditu. «Astindu» baten antzekoa da, eta, hasieran batez ere, aldaketa, zalantza eta beldur ugari sortzen ditu

Garunak odol-fluxua jaso behar du arterietatik etengabe. Iktusa gertatzean, arteria baten odol-fluxua bat-batean eteten da, eta orduan, garun-ehun horren alterazio funtzionalaren sintomak hasten dira.

Bizimoduak eragina izaten du iktusaren agerpenean, eta bizimodu osasungarria izateak gaixotasuna agertzeko arriskua murriztu dezake. Sintomak nola agertzen diren eta une horretan laguntza nola eskatu behar den jakitea oso garrantzitsua da arreta goiz emateko eta ondorioak ahalik eta txikienak izaten saiatzeko

Iktusa lehen mailako osasun-larrialdia da; izan ere, zenbat eta lehenago artatu neurologoak, orduan eta arinagoak dira ondorioak.

Denbora oso garrantzitsua da! Galdutako denbora adina garun galtzen da!

 Gida honetan, Araba ESIko Neurologiako talde multiprofesionala  eta Erehabilitazioko zerbitzuaren kolaborazioarekin landuta, Iktusa gertatzean zer egin jakiteko informazio erabilgarria eman nahi dizuegu, eta ospitaleratzean egiten dugunaren berri eman, baita ospitalean alta jaso ondoren etxera itzultzean jarraitu ditzakezuen aholku praktikoak ere.