Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, ekainean, Suizidioa Prebenitzeko Estrategia bat jarri zuen abian, arrisku suizida garaiz hautemateko eta horri aurre egiteko, sozialki ezagutzera emateko, estigmak eta tabuak ekidinez, eta bizirik jarraitzen duten pertsonak zaintzeko

Lan horretan, Osakidetza osatzen dugun guztiok funtsezko eginkizuna dugu, ebidentzia zientifikoak frogatu duen bezala, beren buruaz beste egiten duten pertsonak osasun-sistemara maiz jo ohi dutelako, arlo diferentetan; eta jakin badakigu pertsona horietako asko, beren buruaz beste egin aurreko egunetan, osasuneko profesionalen kontsultetara hurbiltzen direla.

Alde horretatik, suizidio-arriskua ohartarazten duten zantzu batzuk ezagutzea komeni da. Halaber, jakin behar da, adimen-osasunean aditua ez izan arren, paziente bati suizidioaren inguruan galdetzeak ez duela hori gertatzeko arriskua handitzen, baizik eta arrisku hori murrizten laguntzen duela. Fenomeno horren eta arriskuan dagoen norbaiti laguntzeko moduaren inguruan gure ezagutza zabaltzen dugun neurrian, mundu osoan osasun publikoko arazo larri bihurtu den horri aurre egiten gehiago eta hobeto lagundu ahal izango dugu.