INFAC buletina | “Nazioarteko bidaietarako profilaxia”

Web orrialdean “Nazioarteko bidaietarako profilaxia” INFAC buletin berria eskuragarri duzue

Pertsona ugarik, gero eta gehiagok, egiten dituzte nazioarteko bidaiak arrazoi desberdinek bultzatuta: profesionalak, sozialak, aisiakoak edo humanitarioak. Horren ondorioz, bidaiariek askotariko osasun-arriskuak hartzen dituzte ezagunak ez dituzten inguruneetan, eta osasun-arrisku horiek prebentzio-neurri eraginkorrak hartuta minimiza daitezke. Horregatik, komeni da bidaia denbora nahikoaz prestatzea, xede-herrialdean sartu baino lehen babes-maila egokia izateko.

Bidaiaren aurreko aholkuak era indibidualizatuan egin behar dira, eta kontuan izan behar dira xede-herrialdea, urteko garaia, egingo den bidaia mota, bidaiaren iraupena, herrialdean sartzeko baldintzak eta xede-herrialdearen uneko egoera epidemiologikoa, egoera alda baitaiteke. Horrez gain, bidaiariaren inguruko informazioa bildu behar da: bere immunizazio-egoera, gaixotasun kronikoak, egoera fisiologikoa edo izan ditzakeen alergiak.

Buletin honen helburua bidaiariei osasun-aholkuak ematen dizkieten profesionalei orientazioa ematea da.