Posta elektronikoa erabiltzeko segurtasun aholkuak

Osakidetzako Informatikako Zuzendariordetzak posta elektronikoa modu seguruan erabiltzeko jardunbide on hauek azaldu nahi ditu:

1. Gomendioa: Ez ireki susmagarri deritzezun emailen eranskinik

Jatorria ezezaguna bada, eskatu ez duzun zerbait bada, akats gramatikalak, ortografikoak edo karaktere bitxiak baldin baditu, etab., hobe da eranskinik ez irekitzea.

2. Gomendioa: Ez ireki mezu elektroniko susmagarrien estekarik

Esteka benetan nora doan ikusteko, mugitu sagua estekaren gainera eta begiratu zure mezu elektronikoak kudeatzeko programaren behealdeko ezkerreko aldean, hor ikusiko baituzu benetako URLa.

3. Gomendioa: Erabiltzaile/pasahitza sartu behar badituzu, erabili beti web-nabigatzailea web orrietara sartzeko

Gogokoen dituzun web orrien atalaren bitartez edo URLa idatziz sar zaitezke, baina ez zaitez inoiz sartu jasotako mezu elektronikoen esteketan klik eginez.

4. Gomendioa: Egiaztatu nork bidali duen benetan mezu elektroniko susmagarri hori

Igorle ezagun baten izena agertzen bada ere, helbide elektronikoan jarri behar duzu arreta; izan ere, baliteke ez izatea izen horri dagokiona, edo antzekoa edo gutxi gorabehera itxura berekoa baino ez izatea.

Zalantzaren bat baduzu, beti jarri harremanetan CAUrekin (EAZ):

806350 / cau24x7@osakidetza.eus

Deskargatu informazioa