Irudigune – irudi klinikoak hartzeko aplikazioa
Aplikazio horri esker, irudi klinikoak hartu daitezke gailu mugikor pertsonaletatik, eta pazientearen historia klinikoan txertatu
Aplikazioa Osakidetzako osasun-profesionaleentzat da, eta gailu mugikor pertsonaletatik irudi klinikoak hartzea errazten du, pazienteen historia klinikoan zuzenean sartzeko. Irudi horiek froga- edo kontsulta-eskaeren dokumentazio osagarri gisa erantsi daitezke. Nabarmendu behar da, segurtasun- eta pribatutasun-arrazoiengatik, irudiak ez direla biltegiratzen erabilitako gailuan.

Irudiguneren app-a mugikor pertsonaletan erabili ahal izateko, bigarren autentifikazio-faktore bat behar da. Horregatik, egin beharreko lehen urratsa Microsoft authenticatorren app-a deskargatzea eta app hori konfiguratzea da, bigarren segurtasun-faktore gisa erabiltzeko.














