Eman izena Bioarabako Ikerkuntza eta Berrikuntza XXII. Jardunaldietan

Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, 11:30ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian
Workshop-etan izena emateko epea 2021eko urriaren 28tik azaroaren 19ra bitartekoa da
Bioaraba OIItik antolatu dugu aurten ere ikertzaileen eta osasun-arloko biozientzien sektoreko enpresen arteko topaketa. Ideiak partekatzen jarraitu nahi dugu, ikerkuntza eta berrikuntza proiektu berriak lortzeko.
Espero dugu azaroaren 25ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo diren Bioaraba Ikerkuntza eta Berrikuntza Jardunaldien XXII. edizioan parte hartzea. Ekitaldira joan nahi baduzu, aldez aurretik izena eman behar duzu formulario hau betez:
Bioarabako Ikerkuntza eta Berrikuntza Jardunaldiei buruzko informazio guztia Bioarabaren webgunean aurkituko duzu.
Bioarabako Ikerkuntza eta Berrikuntza XXII. Jardunaldien baitan profesionalei zuzendutako 10 workshop egingo dira aurten, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, elkarrekin ikerketa-proiektu bateratuak garatzeko.
Workshop-ak ikerketa eta berrikuntza arloetan eta lan-mahaietan banatuko dira. Azaroaren 25ean egingo dira goizez. Lan-mahai bakoitzaren ondorioak jardunaldiko parte hartzaileei jakinaraziko zaizkie, eta Bioarabaren web orriaren bidez zabalduko dira.
Workshop-etan izena emateko Bioarabako jardunaldiaren lotura bidez egin behar duzu, http://workshops.bioaraba.org/, interesekoa dena aukeratu eta izena eman. Plazak mugatuak dira, beraz, Bioarabatik lehenbailehen egitera animatzen zaitugu.
Bioaraba OII













