Jakinsarea Osakidetzako profesional guztien eskura dago
Ekainaren 6tik. Osakidetzan prestakuntza kudeatzeko modu berri bati hasiera ematen diogu. Hemendik aurrera, prestakuntzaren eta ezagutzaren kudeaketarekin lotutako guztia Jakinsarearen bidez egingo da; hau da, Osakidetzako campus birtualaren bidez.
Hori erabiltzen hasteko, Intranetean kokatutako sarbide zuzenean klik egin edo Interneterako konexioa duten beste gailuetatik sartu helbide honen bidez: Jakinsarea
Plataforman identifikatzeko, Osakidetzako ekipoetan lan egiteko erabili ohi dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu beharko dituzu.
Behin barruan, ikaskuntza sustatzeko eta esperientziak partekatzeko diseinatu den eremu bat aurkituko duzu. Horri esker, partekatutako ikaskuntzaren alde egingo dugu. Prestakuntza-eskaintza zuzenagoa izango da eta gutako bakoitzaren beharrei zuzenduta egongo da. Gainera, Osakidetza osatzen dugun pertsona guztien artean ezagutza elkartrukatzeko erabilgarriak diren hainbat baliabide eta tresna aurkituko dituzu.













