Jardunaldi berezia Tabakorik Gabeko Munduko Eguna 2024

Ekitaldia maiatzaren 29an egingo da Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialean

Tabakismoa Aurregiteko Euskadi eta Nafarroako Aireberri Elkarteak, jardunaldi berezia antolatu du maiatzaren 29rako Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialean, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna dela eta. Bertan, gai interesgarriak jorratuko dira, hala nola: gazteak tabakoaren industriatik babestea, tabakismoa tratatzeko tresna klinikoak eguneratzea, tabako-produktu berriak eta tabakoaren kontrolari buruzko azken berrikuntzak.

Aurrez aurre edo online zuzenean joateko aukera dago. Online inskripzioaren prezioa aurrez aurreko inskripzioaren berbera da.