Osakidetzan testuak itzultzeko eta berrikusteko protokolo korporatiboa
Dokumentu hau Osakidetzan testu elebidunak sortzeko prozesua modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko irizpideak ezartzeko beharra dela-eta sortu da
Osakidetzako intranetean eskuragarri dago Osakidetzan testuak itzultzeko eta berrikusteko protokolo korporatiboa. Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietako euskara zerbitzuekin lankidetzan sortutako dokumentua da, eta korporatiboa da, Osakidetza osoan ezartzekoa.
Protokolo hau ez da Osakidetzako unitateentzako jarraibide-sorta soil bat. Itzulpenak eta berrikuspenak eskatzeko argibideak emateaz gain, Osakidetzan sortutako testu ohikoenak 3 zerrendatan banatu dira protokoloan, argi uzteko horietatik zein egon behar den euskaraz eta gaztelaniaz eta zein egon daitekeen euskara hutsean edo gaztelania hutsean; hain zuzen ere, sortzen den dokumentazioa ez delako nahitaez bi hizkuntzetan egon behar.
Bestetik, dokumentuan argibide batzuk jaso dira profesionalek jakin dezaten zer egin dezaketen haien ardurapeko gaztelaniazko testu baten euskarazko bertsioa eskuratzeko, testuaren ezaugarriak edozein direla ere eta haien euskara maila edozein dela ere: eredu elebidunak sortu, testua euskaraz idatzi eta berrikustera bidali, edo testua gaztelaniaz idatzi eta itzultzeko eskatu. Eta, azkenik, bai, itzulpen- eta berrikuspen-eskaerak euskara zerbitzuari nola egin behar zaizkion azaltzen da.
Horrez gain, Euskara Zerbitzu Korporatiboan eskaintzen diren bestelako zerbitzuen berri ere ematen da protokoloan, esaterako, softwarearen lokalizazioa, formulario, eskala eta inkesta klinikoak euskaratzea, eta aldibereko interpretazioa.
Protokoloan sakondu baino lehen laburpen bat ikusi nahi izanez gero, hementxe duzu eskura.














