Jokaera Istripu Biologikoetan

Prebentzioko Oinarrizko Unitateak gogorarazten digu istripu biologiko bati buruzko protokoloa.

Zer da istripu biologiko bat?

Kontaktuan sartzea odolarekin edo beste isuri biologiko batzuekin (LZR, pleurako, perikardioko, peritoneoko likidoa, semena, baginako sekrezioak,  likido amniotikoa,  likido sinobiala) edo larruazaleko inokulazioaren  baten bidez edo kontaktuan sartzea zauri ireki, larru urratuarekin edo mukosekin, laneko jarduerak egin bitartean.

Zer egin dezakegu istripu biologiko bat saihesteko?

Neurri estandarrak kontuan hartu eta kontuz ibili arrisku biologikoa duten lanetan:

  • B hepatitisaren aurkako txertoa hartu
  • Higiene pertsonaleko ezarritako neurriei jarraitu: garbitu eskuak, erantzi bitxiak eta estali zauriak apositu iragazgaitzekin.
  • Hesi gisa, egingo den prozeduraren araberako babesteko elementuak erabili: eskularruak, betaurrekoak, maskara, mantalak,…
  • Tresna zorrotz edo ebakitzaile bat erabiltzean:
    • Elementu zorrotz-ebakitzaileen segurtasun sistemari eragin.
    • Erabili dituenak bota behar du zuzen edukiontzira
    • Ez bota inoiz zabor-poltsetara edo ez uzti erretiluetan, laneko arropan, gutun-azaletan, …
    • Errespetatu edukiontziak betetzearen muga.
    • Ez estali berriro orratzak.
Zer egin behar dugu istripu biologikoa gertatu eta gero?

A – Istripuak larruazalean:

  1. Bota edukiontzira objektu zorrotz-ebakitzailea.
  2. Erantzi eskularruak eta begiratu ziztada eta ebaketari.
  3. Ekin odol-ateratzeari eta garbitu zauria  txorrotako urez.
  4. Desinfektatu zauria  povidona iododunaz.
  5. Estali zauria apositu iragazgaitz batekin.

B- Zipriztinak:

  • Larruazalera: garbitu ur eta xaboiz.
  • Mukosetara: garbitu ur ugariz.

Beste jarduera batzuk:

  1. Informazioa eman, “iturria” izan den pazienteari
  2. Jaso “iturria” izan den pazientearen datuak
  3. Eman berehala istripuaren berri erdi mailako arduradunari. Horrek bete eta sinatu behar du Istripua /Intzidentea jakinarazteko barruko partea
  4. Joan berehala  POU/ Lan Osasun unitatera

Edozein kasutan, oso garrantzitsua da IB jakinaraztea ahalik eta azkarren, profilaxia antiretrobildunarekin beharrezkoa izanez gero, 1 eta 3 ordu bitartean hasi behar da hartzen. Berriz, 72 ordu pasa ostean, ez da komendatzen.

Araba ESIko Intraneten badago Prebentzioko Oinarrizko Unitateko banner bat. Hartan, aurkituko dituzu laneko  edozein istripu prebenitzeari eta, gertatuz gero, jokaerari buruzko informazio guztia, batez ere Istripu biologikoei buruzkoa, eta Prebentzioko Karpeta Gorria.

Prebentzioko Oinarrizko Unitatea