Posta elektronikoa Araba ESIko profesionalek gure zentruetako eta unitateetako errotulazioa zuzendu eta normalizatzeko

Araba ESIn euskararen erabilera sustatzeko xedeaz, gure erakundeak aholkularitza buzoia abian jarri du errotulazioa eta kartel elebidunak zuzendu eta ondo idaztera aldera.

Osakidetzako Euskara Planak xedatutakoaren arabera, ESIko errotulazioa eta kartelak euskaraz eta gaztelaniaz azaldu behar dira.

Zentro eta Unitate ezberdinetako arduradunek baita erakundeko profesional bakoitzak ere  izango dute horren guztiaren erantzukizuna.

Euskara Planaren arabera, errotuluak eta kartelak beti elebidunak izan behar dira eta berorietan testuaren zuzentasuna bermatu behar da bai euskaraz bai gaztelaniaz, hizkuntzen kokapenari eta tipografiari dagokienean.

Hizkuntzaren zuzentasunari begira edozein duda argitu edo aholkurik jaso nahi baduzue, ondoko posta elektronikoa zuen esku jarri dugu.

errotulazioa.osiarabaesi@osakidetza.eus

Erakundearen euskara-kalitatea hobetu nahi baduzu, erabiltzera animatzen zaituztegu.