Konfidentzialtasuna posta elektronikoan

Oso ohikoa da konfidentzialtasun faltaren arazoa mezu masiboetan
Bai Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 (EB)) bai Datuak Babesteko Lege Organikoak (3/2018 Lege Organikoa) datu pertsonalen gaineko konfidentzialtasun-betebeharra ezartzen dute, baita lanbide-jardunean ere, are gehiago osasun-eremuan, non datuak kategoria berezikoak baitira.
Arlo horretako kontrol-agintaritzek ezarri dutenaren arabera, posta elektronikoko helbideak datu pertsonalak dira, eta, beraz, tratatu egin behar dira; horregatik, konfidentzialtasuna gorde behar zaie.
Batzuetan, aldi berean bidaltzen zaizkie mezu elektronikoak pertsona-taldeei, konturatu barik haien helbide elektronikoak ez zaizkiela jakinarazi behar mezuko gainerako parte-hartzaileei, eduki-kontuengatik, hainbat erakunde edota erakundetako parte-hartzaileengatik, etab., aurrez pertsona horiekin hori adostu ez bada.
Gogorarazten da mezuak honela bidali behar direla:
- Banaketa-zerrenda pribatu batean: ez ditu zerrenda osatzen duten helbide elektronikoak adierazten.
- Kopia ezkutuan (CCO): ez ditu mezuaren helbide hartzaileak adierazten.













