Korrikaren 22. Edizioa

Arabako ESIk Miguel de Unamuno Institutuaren eta Abendaño Ikastolaren eskutik hartuko du lekukoa 297. kilometroan, Txile kalearen eta Gasteiz etorbidearen artean, apirilaren 1ean, 17:56an
Aurtengo Korrikari hasiera Amurrion emango zaio martxoaren 31n, 16:30ean, eta Euskal Herri osoa zeharkatu ostean amaiera Donostian izango du apirilaren 10ean, 12:30ak aldera, lekukoan doan mezua irakurtzearekin batera
Korrikaren aurtengo leloa hitzekin dugu. Hizkuntza hitzez osatzen da, baina ekintzek eratzen dute hizkuntza komunitatea. Hala euskarak aurrera egin behar badu, hiztun aktiboak behar ditu, ezagutzatik praktikara jauzi egingo dutenak, laguntzaile izatetik konpromisora pasako diren pertsonak; ekintza garaia da, hitz egiteko garaia da, jokatzeko garaia da, euskara erabiltzeko garaia…
Arabako ESIk Miguel de Unamuno Institutuaren eta Abendaño Ikastolaren eskutik hartuko du lekukoa 297. kilometroan, Txile kalearen eta Gasteiz etorbidearen artean, apirilaren 1ean, 17:56an eta Konstituzio Plazan amaituko da.
Bide batez, Arabako ESIk profesional guztiak animatu nahi ditu euskara bere egunerokotasunean erabiltzera, hala, osasun arreta herritarren zerbitzura jarriaz eta guztion artean, herritarren hizkuntza eskubideak bermatuaz.
Korrikaren edizio honetan parte hartu nahi izanez gero, edo informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitezte harrremanetan Arabako ESIko Euskara Zerbitzuarekin, honako telefono edo helbide honetan:
- Telefonoa: 945 294 156
- Posta elektronikoa: euskara.arabaesi@osakidetza.eus
Hartu gogoan, aurtengo abestia:
Hitzekin
Hitzekin, hitzekin, hitzekin
Oinetako lotu
Eta utzi oinak libre
Belarretan ortozik
Bilakatzen bide
Mapetatik harago, mundu asko dago
Sentitutakoa
Sentitu (e)ta hitzekin
(e)ta berriro egin
Korrika zurekin
Arantzak erauzteko elkarren ederrez
(e)ta berriro egin
Mundua zurekin
(e)ta berriro egin
Korrika zu
Arantzak erauzteko
Elkarren ederrez
(e)ta berriro egin
Mundua zurekin
Beti baitago norbait
Hitz ekiteko prest
Hitzekin, hitzekin, hitzekin
Neguko eguzkitan
Erantzi azala
Beti ziur dago(e)nak
Duda sor dezala
Bizitza jendea da (e)ta
Jendea gara
Sentitu, pentsatu
Sentitu, pentsatu, hitzekin
Hitzekin, hitzekin, hitzekin
Zurekin…hitzekin, zurekin…
Arabako ESIko Euskarazko Zerbitzua













