Tagged: Korrika

Badator 24. Korrika!

Arabako ESIak martxoaren 27an hartuko du lekukoa Gasteizen, 23:10 aldera, Korrikaren 2680. kilometroan. Lekukoa Euskal Herria Bulebarra 1 helbidean jasoko da, autobus geltokiaren ondoko izkinan, parte hartzaileei 10-15 minutu lehenago bertaratzea gomendatzen zaie.

Parte hartu Korrikaren 23. edizioan

Arabako ESIak San Prudentzio Ikastetxearen eskutik hartuko du lekukoa martxoaren 18an, 1045. kilometroan, Euskal Herriko Bulebarra kalearen eta Zabalgana etorbidearen artean, 20:35 aldera.

Parte hartu Korrikan

Aurreko edizioetan bezala, Arabako ESIk, euskararekiko konpromisoan, Korrikan parte hartzen du, eta, horretarako, 2022ko otsailean, 297A kilometroa hartu zuen, Txile eta Gasteiz hiribidearen arteko bidegurutzean hasten dena.

Korrikaren 22. Edizioa

Arabako ESIk Miguel de Unamuno Institutuaren eta Abendaño Ikastolaren eskutik hartuko du lekukoa 297. kilometroan, Txile kalearen eta Gasteiz etorbidearen artean, apirilaren 1ean, 17:56an.

Araba ESI Korrikaren 21. edizioan

Araba ESIk Korrikan parte hartuko du, aurten bere 21. ediziora iritsiko dena. Lasterketa Garesetik abiatuko da apirilaren 4an eta Vitoria-Gasteizen amaituko da apirilaren 14an 12:30etan festa handi batez.