Lagundu iezaguzu profesional-arteko lankidetza-maila neurtzera

D’Amour galdera-sorta Osakidetzako langileen pertzepzio orokorra batzea helburu duen tresna da, alderdi honen inguruan: zerbitzu, asistentzia-maila eta erakundeen arteko lankidetza, integrazio asistentzialeko testuinguru batean

BIOEFek, Osakidetzak eta Osasun Sailak 2010ean garatu zuten, eta lehen galdera-sorta 2012. urtean sortu zen. 2014an, gainera, adierazle gisa txertatu zen Programa Kontratuan. Orain arte 3 neurketa egin dira; horien emaitzak honako grafikoan ikus daitezke.

Galdetegia betetzeko epea urriaren 1etik 20ra irekita egongo da Osakidetzako Intranetean, horretarako dagokion tokian: Profesionalen arteko lankidetzako D´Amour galdera-sorta. Galdetegia betetzeko denbora 5 minutu inguru izango da.

Tresna hau izaten da osagairik garrantzitsuenetako bat, koordinazio testuinguru batean profesionalen arteko lankidetzari lotutako jarduera ezberdinen eraginkortasuna baloratzerakoan. Irudian ikusten denez, 10 item edo alderdi kontuan hartzen dira.

Bestalde, 2015ean hamaikagarren galdera bat (borondatezkoa) gehitu genion galdera-sortari; horren bidez, mailen arteko lankidetza profesionala hobetzera bideratutako ekintzak planteatzera gonbidatzen zaituztegu.