Parte Hartu Top5-eko Zuzendaritza batzordearen II. edizioa: “Hazteko partekatzen ditugu geure ideiak eta esperientziak”
Datorren urriaren 26an, Parte Hartuko Zuzendaritza Batzordearen 2. edizioa egingo da. Bertan, joan den 2018ko maiatzaren 29an egindako Parte Hartu Top5 Taillerean hautatutako 5 proposamenak aurkeztuko dira
Iaz ez bezala, aurten, ekitaldia publikoa izango da; izan ere, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren areto nagusian egingo da, eta zerbitzu erakundeak gonbidatu nahi ditugu eta baita prozesua ikusi nahi duten pertsona interesdun guztiak ere (leku guztiak bete arte), erabateko gardentasunaren eta proiekzioaren bila. Gainera, 1. eta 2. edizioetako Parte Hartu Top5eko protagonistei aitortza publikoa egin nahi diegu.
Hori guztia, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren areto nagusian, goizeko 09:00etik 14:00etara.
Izen-ematea irekita egongo da leku guztiak Jakinsarea-n bete arte.














