“LAGUNDU”: Profesionalei Pertsonaleko zerbitzurako sarbidea errazteko informatika-tresna berria

“LAGUNDU” tresna berriak Araba ESIko profesionalek Pertsonal atalari buruzko informazio eskaerak edota zalantzak kudeatzeko balio du.

2018ko maiatzaren 1etik aurrera, “LAGUNDU” izeneko tresna berria izango da Araba ESIko intranetean, gure profesionalek Pertsonal atalari buruzko informazioa eskatu edota zalantzak argitu ditzaten online.

Oso erraza da: Klikatu eta galdeketa erraz bat bete baino ez da egin behar. Galdeketa hori Pertsonaleko Zerbitzuko atal ezberdinetan jasoko da.

Ondoren, Pertsonaleko Zerbitzuak lehen bait lehen erantzungo du posta elektronikoz edo telefonoz, segun eta profesionalak aukeratutako komunikazio bidea zein den.

“LAGUNDU” tresna berria baliatzeko, Osakidetzako ordenagailuak erabili beharko dituzue.

LAGUNDU-n sartu