Araba ESIko 2017ko Erizain Open Space ondorengo urtebetea

Joan den apirilaren 16an Araba ESIko Erizaintza Zuzendaritzak aurkeztu zuen tarteko agintarien aurrean Araba ESIko 2017ko Erizain Open Space egin eta urtebete geroago lantaldeen egoera.
Lan jardunaldi hartatik, zeinetan Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako 78 tarteko agintarik parte hartu zuten, lanerako 11 ideia sortu ziren Kudeaketa Planeko lehentasunezko 5 ardatzetan biltzen direnak.
2018ko Erizain Open Spacerako antzeko formatua duen jardunaldia antzeko formatuarekin baina gaitegi desberdina duena eta 2018ko azken lauhilekoan egin beharrekoa.
Bestalde, bilera hau berau balio izan zuen BPSO Proiektua aurkezteko Araba ESIko hautagaitzaren baitan Bikaintasunarekin Konprometitutako Zentroei. Zainketako praktika onak ezartzeko programa batez ari gara, Joanna Briggs Institutu Espainiarraren zentro kolaboratzaile moduan ezaguna eta Osasun Zainketan Ikerketako Unitatea, Investén-isciii.
Proiektu honekin, Araba ESIk hartzen du Erizaintzako Praktika onak hiru urteko epe batean mantentzeko, ebaluatzeko eta ezartzeko. Honako hauek dira:
- Minaren maneiua eta balorazioa
- Konplikazioak ekiditeko zain sarbideen mantentzea
- Haur obesitatearen lehen mailako prebentzioa
Proiektuak erakundeko profesionalak praktika onak ezartzearen kulturaz blaitzea eskatzen du eta ikerketa emaitzen aplikazioaz, Araba ESI Bikaintasunarekin konprometitua dagoen zentro moduan eta Vitoria-Gasteizko Erizaintza Eskolako ikasleak dinamika honetan sartzeko.













