Langile guztiek LTE eraman behar dute bizilekuaren eta lantokiaren arteko joan-etorrietan

Araba ESIko Zuzendaritzak langile guztiei jakinarazten die ezinbestekoa dela bizilekuaren eta lantokiaren arteko joan-etorrietan LTE Lanbide-txartel elektronikoa edukitzea eta eramatea
COVID-19 koronabirusaren hedapena geldiarazteko helburuz emandako alarma-egoeraren adierazpenak zirkulazio-askatasuna mugatzen du herritar guztientzat, baina “zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioetara joatea” eta “lantokira joatea baimentzen da, lan, lanbide edo enpresa zerbitzua emateko”.
Hori dela eta, Araba ESIko Zuzendaritzak langile guztiei jakinarazten die ezinbestekoa dela bizilekuaren eta lantokiaren arteko joan-etorrietan TPE lanbide-txartel elektronikoa edukitzea eta eramatea, identifikazio gisa. Nahitaezkoa izango da txartel hori erakustea, agintaritzak hala eskatzen badu.













