Lanbide Garapena 2022

Pertsonen Zuzendaritza telefonoz jarriko da harremanetan Arabako ESIko profesionalekin, baldin eta onartuta badaude, Profesionalei Arretarako Unitateetan hitzordua hitzartzeko
Aipatutako pertsonek jatorrizko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte konpultsatu eta baliozkotzeko
Urriaren 30ean, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 30eko 1357/2023 Ebazpena argitaratu zen Intraneten eta Osakidetzaren web-orrian. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpenaren bidez argitaratutako garapen profesionaleko deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzen da.
Ebaluazio-fasean kontuan hartu nahi dituzuen curriculum-merezimendu guztiak alegatzeko epea 2023ko urriaren 31tik abenduaren 1era bitartekoa da (biak barne). Horretarako, ohiko galderen atalean dagoen informazioa irakurtzea gomendatzen dizuegu.
Soilik hartuko dira kontuan 2022ko abenduaren 31 baino lehenagokoak diren eta baliozkotuta dauden Curriculum Vitaeko (CV) erregistroak.
Pertsonen Zuzendaritzatik telefonoz harremanetan jarriko gara onartutako gure ESIko profesionalekin, hitzordu bat hitzartzeko. Bertan, jatorrizko dokumentuak konpultsatzeko eta baliozkotzeko non, noiz eta zer ordutan eraman behar dituzuen adieraziko dizuegu.
Prozesua arintze eta sinplifikatze aldera, eskatzen dizuegu egiazta dezazuela, lehenbailehen, zuen CVaren egoera (baliozkotua edo baliozkotzeke), eta, beharrezkoa bada, eguneratu dezazuela, dagozkion erregistroak mekanizatuz.
Horrela, deia jasotzen duzuenean, baliozkotu gabe dituzuen erregistroak jakinarazi ahal izango dizkiguzue, eta baliozkotzeko dagokien dokumentazioa ekarri ahal izango diguzue. Horrela, zitazio-agendak pertsonalizatu eta egokitu ahal izango ditugu.
*2023ko azaroaren 15a baino lehen deitu ez badizuegu, Profesionalen Arretarako Unitateetara joan beharko duzue (AUO Txagorritxuko 1. D eta AUO Santiagoko 2. C) hitzordua eskatzeko.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Arabako ESIko Langileen Zuzendaritza













