Noelia Fernández Rico, Arabako ESIko Pertsonen zuzendari berria

Noelia Fernández Rico, Zuzenbidean lizentziatua, urriaren 23tik aurrera Arabako ESIko Pertsonen zuzendari berria da

Noelia Fernández Rico arrasatearra da, Zuzenbidean lizentziaduna da UPV/EHUn, eta Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzako masterra du, Deustuko Unibertsitatean egina. Bere prestakuntza akademiko sendoa 20 urte baino gehiagoko esperientziak babesten du kudeaketaren arloan. Funtsezko rolak bete ditu: enpresa-proiektuen aholkularia, laguntza teknikoko zerbitzuen kudeatzailea eta kalitate-auditorea.

Noelia bereizten duena pertsonenganako duen grina da. 2008az geroztik, giza baliabideen kudeaketan soilik aritu da, eta garapen eta ongizaterako konpromiso handia erakutsi du. Bere esperientziak sektore pribatua hartzen du, bere karreraren zati handi bat Mondragon Taldean garatu duelarik. Enpresa-talde horretan pertsonalki zein profesionalki hazi da, eta hainbat sektoretako enpresetan (etxetresna elektrikoak, logistika, automozioa eta I+G+b) taldeak gidatu ditu. Ikerlan zentro teknologikoan bizi izan zuen bere azken etapa profesionala.

Noeliak ilusio handiz hartu zuen Pertsonen zuzendari kargua 2023ko urriaren 23an. Noeliaren hitzetan: “Izugarri eskertzen dut lehen egun hauetan jasotako harrera beroa. Hurbilekoa, atsegina eta konpromiso handikoa den talde batekin egin dut topo, eta, zalantzarik gabe, talde horrekin egingo diegu aurre Arabako ESIaren oraingo eta etorkizuneko erronkei “.