Lanbide Garapena 2023 | Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda

Pertsonen Zuzendaritza telefonoz jarriko da harremanetan onartuta dauden Arabako ESIko profesionalekin, ezarritako epean baliozkotzeko behar den dokumentazioa aurkezteko

Lanbide Garapeneko ohiko deialdia ebazteko prozesuaren barruan, 2024ko ekainaren 21ean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 20ko 453/2024 EBAZPENA argitaratu zen intranet korporatiboan eta Osakidetzaren web-orrian. Ebazpen horren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 2425/2023 ebazpenaren bidez argitaratutako garapen profesionalerako deialdi arruntean izena emateko eskabideak ebazten dira, eta deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda argitaratzea agintzen da.

Interesdunak informazio gehiago eskuratu ahal izango du, ekainaren 24tik, Osakidetzaren Garapen Profesionalerako aplikazio informatikoan. Era berean, hilabeteko epea ematen da, egun horretatik aurrera, Curriculum Vitae aplikazio informatikoan B eta C blokeetako curriculum-merezimenduak alegatzeko. Aldi horretan bertan, profesionalak tresnaren bidez egin ahal izango du bere autoebaluazioa.

Informazio garrantzitsua

Pertsonen Zuzendaritzatik telefono bidez jarriko gara harremanetan onartuak izan diren gure ESIko profesionalekin, Curriculum Vitae aplikaziora dokumentazioa mekanizatu eta igoko duten jakiteko, eta, kasu horretan, jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkez ditzaten, ezarritako epean baliozkotzeko (2024ko uztailaren 24ra arte).

Prozesua arindu eta sinplifikatze aldera, eskatzen dizuegu lehenbailehen egiaztatzeko zuen CVaren egoera (balidatua edo balidatzeko dagoena) eta, beharrezkoa bada, eguneratzeko, erregistroak mekanizatuz eta dagokion dokumentazioa igoz.

Horrela, deia jasotzen duzuenean, baliozkotu gabe dituzuen erregistroak jakinarazi ahal izango dizkiguzue, eta baliozkotzeko dagokien dokumentazioa ekarri ahal izango diguzue.

*Deia 2024ko uztailaren 12a baino lehen jasotzen ez baduzue, Arabako ESIko Pertsonen Zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko duzue posta elektronikoz: CV.ARABA@osakidetza.eus

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Arabako ESIko Langileen Zuzendaritza