Langile elebidunak bilatzen dira Itzulbide garatzen laguntzeko

Helburua hizkuntza batetik bestera itzulpen automatikoa bermeekin egin ahal izateko beharrezkoa den corpus elebiduna biltzea da

Itzulbide testu klinikoen itzultzaile automatiko neuronala da, eta Osakidetzaren eta UPV/EHUko Informatika Fakultatearen artean garatzen ari da, euskara-gaztelania itzulpen automatikoan laguntzeko helburuarekin, testuinguru kliniko asistentzialean euskara idatziaren erabilera errazteko.

Araba ESIko zuzendaritzak langile elebidun guztiak animatzen ditu proiektu honetan parte hartzera, osasun-terminologia euskaraz prestatzeko eta Itzulbide garatzen eta abian jartzen laguntzeko.

Parte hartu

Itzulbide-ren proiektua hasi zenetik, 2019ko ekainean, Araba ESIn jada 27 profesional ari dira erreminta garatzen laguntzen, bai Arreta Familiar eta Komunitariokoak, baita Ospitalariokoak ere.