Osakidetzako Segurtasun Dokumentuaren 100. Arauari jarraiki, hona hemen datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen dutenek kontuan hartu beharreko betebehar garrantzitsuenen laburpena.
Datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen duen pertsona orok jakin behar du datu horien «erabiltzaile» gisa jokatzen duela, eta, horren ondorioz, sekretu profesionala bete behar duela.
Sekretu profesionala gordetzeko betebeharrak denbora mugagabea du, baita Osakidetzarekin duzun harremana amaitu ostean ere.
Sistemara sartzeko kredentzialak norberak bakarrik erabiltzekoak dira.
Eskura dituzun baliabideak zure lana betetzeko bakarrik dira.
Zure esku utzitako ekipoa babestea zure ardura da.
Behar bezala baimendutako ekipoak bakarrik konekta daitezke sare informatikora.
Mahai gainean, zure lanerako behar duzun informazioa baino ez duzu izango.
Behar den baimena dutenek bakarrik erabil ditzakete euskarri erauzgarriak (CDak, DVDak, USB memoriak, kanpoko diskoak…).
Baimena duten erabiltzaileek gailu adimendun mugikorrak erabil ditzakete, eta horiek PIN/Pasahitzarekin babestu behar dituzte.
Posta elektronikoa, salbuespenak salbu eta ezarrita dauden bermeak baliatuta, datu pertsonalik ez duten mezuetarako da.
Informazio zifratua partekatzen baduzu, deszifratzeko pasahitza bide ordezko edo seguru baten bitartez jakinarazi beharko da.
Behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik eskatu behar da, eta, informazioa emateko orduan, behar den baimena duenari bakarrik eman behar zaio.
Edozein erabiltzailek, datuen segurtasunerako kaltegarria den edo izan daitekeen gorabeherarik atzemanez gero, bere erakundeko segurtasun-arduradunari jakinarazi behar dio.
Ez da dokumenturik ahaztuta utzi behar inprimagailuetan, batez ere datu pertsonalak dituztenak.
Datu pertsonalak dituzten paperezko dokumentuak giltzapean gorde behar dira armairuetan edo tiraderetan.
Datu pertsonalak dituzten paperezko dokumentuak suntsitu egin behar dira, gehiago behar ez badira.
Hauek dira Osakidetzaren bide digital ofizialak: webgune korporatiboa, egoitza elektronikoa eta sare sozialak, Komunikazio Korporatiboko Arloaren esku.