Lourdes Ramírez Samaniego, Arabako ESIko Erizaintzako zuzendariorde berria

Lourdes Ramírez Arabako ESIko Erizaintzako Zuzendaritzan hasi zen atzo, martxoak 15

Erizaintzan diplomatua Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan eta Erizaintzan graduatua Leongo Unibertsitatean, 1982an hasi zuen bere karrera profesionala garai hartako Txagorritxu Ospitaleko hainbat zerbitzutan. 2002an, Santiago Ospitalean hasi zen gainbegirale nagusi gisa, eta, harrezkero, Arabako Unibertsitate Ospitalean hainbat kudeaketa- eta zuzendaritza-postu izan ditu 2018ra arte. Urte horretan, Zuzendaritza Nagusiko Kalitate eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzan hasi zen, eta gaur egun arte aritu da bertan.

Une honetan, etapa profesional berri bati ekin dio, Arabako ESIko Erizaintzako zuzendariorde gisa. Ilusioz eta etorkizuneko erronka guztiak gainditzeko taldean lan egiteko helburuarekin ekingo dio aldi horri.