Deialdia | “Paula Ruiz de Gordoa Körner VII. saria”

2016ko abenduan, Irakaskuntza batzordeak ikerkuntzako jarduerarik hobereneko egoiliarrari sari bat sortzea onartu zuen

Aldez aurretik Ikerketa Batzordearekin adostutako saria da, baloratu beharreko lanak berrikusten dituena eta saritutako pertsona hautatzen duena. Arabako ESIko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko egoiliar guztiei zuzenduta (BAME, BAEE, BAPE, BAFE…) dago.

2016an zendu zen Paula Ruiz de Gordoa Körner Hematologia eta Hemoterapiako egoliarraren omenez sortutakoa, eta horrexegatik sari horrek haren izena darama.

Irakaskuntza batzordearen helburua da espezialitate guztietako egoiliarren ikerkuntza bultzatzeaz gain, lehentasun handikoa den lan arlo horri ikusgarritasuna ematea.

Saria Arabako ESIko Egoiliar berriei Harrera Jardunaldian emango da.

Paula Ruiz de Gordoa Körner VI. sariaren oinarriak

Sari horren helburua da egoitzaren aurreko urtean egindako ikerketa-jarduerarik onena aitortzea.

*Ez dira kontuan hartuko aurreko urteetako merezimenduak, ez egoitzetakoak, ez eta aldez aurreko egoitzetakoak ere, prestakuntzako alderdiak izan ezik.

Ebaluatutako aldian Arabako ESIan Prestakuntza Espezializatua egiten ari diren pertsona guztiek eskura dezakete sari hori.

Ebaluatutako aldia 2022ko maiatzetik 2023ko maiatzera bitartekoa da. Egoera pandemikoak eragindako egungo inguruabarrak kontuan hartuta, denbora-tarte hori ez da guztiz egokitzen prestakuntza espezializatuko urte batera.

Epeak 
  • Martxoaren 13an: Paula Ruiz de Gordoa Körner VI. Sariaren edizioaren aurkezpena.
  • 2022ko martxoaren 14tik 2022ko maiatzaren 1era 23:59etan: hautagaien aurkezpena.
  • 2022ko maiatzaren 2tik 15era: dokumentazioa berrikustea.

Hautagaien aurkezpena 
  • Sarirako hautagaitza aurkezteko, formulario hau bete behar da.
  • Formularioarekin batera, aipatutako merezimenduen egiaztagiriak bidaliko dira helbide elektroniko honetara:

FORMACION.SANITARIAESPECIALIZADAHUA@osakidetza.eus

Sari honetan baloratzen diren alderdiak 

Prestakuntza:

  • Ikerketa-ikastaroak.

Argitalpenak:

  • Artikuluak aldizkarietan edo liburuetako kapituluetan.

Ikerketa-proiektuak:

  • Eremu nazionala/nazioartekoa/tokikoa.
  • IN edo ikertzaile laguntzaileak.

Komunikazioak:

  • Mota: hitzaldiak/ahozko komunikazioak/posterrak.
  • Eremua: nazionala/nazioartekoa/tokikoa.
  • Egilea: lehena edo laguntzailea.

Ebaluazio batzordea 

Hautagaitzak batzorde batek ebaluatzen ditu: Marta Quintana, AUOko Osasun Prestakuntza Espezializatuko ikasketaburua; Idoia Zamora, AUOko Erizaintzako Azpibatzordeko presidentea; eta Iñaki Zorrilla, Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuko ikertzailea.

Edizio honetako sariak 
  • 1. saria: oparia eta diploma.
  • 2. saria: diploma.
  • 3. saria: diploma.

Irakaskuntzako batzordea