Mintzalaguna | Elkarrizketa taldeak

Zer da Mintzalaguna?

Lan munduan euskara bultzatu eta erabili nahi duten profesionalei zuzendutako programa bat da. Euskara samur erabiltzen duten pertsonak (mintzalaguna), euskara erabiltzeko ohiturarik ez duten pertsonekin elkartzen dira (mintzakideak). Ohitura aldaketa hori emateko.

Zeintzuk dira programaren helburuak?

  • Gure erakundean euskararen erabilera hobetu eta zabaldu.
  • Lan munduan euskararen ezagutza sareak indartu eta sortu.

Nola antolatuko dugu?

  • Talde txikietan (4-6 pertsona). Egokiena osasun zentro, unitate edo zerbitzu berekoak izatea.
  • Talde bakoitzak dinamizatzaile bat izango du.

Nortzuek parte hartu ahal dute?

Araba ESIko  langileek, eskatuko den gutxieneko ezagutza euskaltegiko 6.urratsa  (B1.2) da.

Zein maiztasunez bilduko dira?

Astean ordubetez, 2-3 hilabeteetan zehar; martxoa-apirila-maiatza. Talde bakoitzarekin adostuko da iraupena.

Izen-ematea: Jakinsarea bitartez eskainiko da (mintzakideak).

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi euskara.arabaesi@osakidetza.eus  helbidera edo deitu 945 29 41 56 telefonora.

Dinamizatzaile moduan lagundu nahi badiguzu (mintzalagun), idatzi euskara.arabaesi@osakidetza.eus  helbidera edo deitu 945 29 41 56 telefonora.

Animatu zaitez, euskarak dimentsio berri batean sartzen zaitu. Erabilerak indartzen gaitu.