Mugikortasun eta Egokitzapen irekiko eta iraunkorreko deialdia | Lan-poltsak eratzea 2023

Deialdiko eskabideak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte dago zabalik, biak barne

Apirilaren 19an Mugikortasun eta Egokitzapen Deialdia argitaratu zen. Prozesu horren bidez, Arabako ESIko profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.

Ohiko mugikortasun-deialdiarekin batera, 5 lanpostu espezifikoren deialdia argitaratzen da.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute eskabideak aurkezteko, deialdi hauek argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eta irekita egongo dira 2023ko apirilaren 20tik maiatzaren 5era arte, biak barne.

Hurrengo estekan deialdiari buruzko informazio guztia eta eskabideak egiteko formularioak interesdunen eskura jartzen dira.