Medikamentuak Bide Parenteraletik Emateko Gida eguneratzea

Gidak, funtsean, AUOren gida farmakoterapeutikoan jasotako sendagaiak biltzen ditu, eta fitxa moduan egituratuta dago, horietako bakoitza sendagai bati eskainita

Arabako ESIaren Farmazia Zerbitzuak Medikamentuak Bide Parenteraletik Emateko Gida eguneratu du Arabako ESIaren intranetean. Berrikuspen bat egin da, eta, bertan, aldatu diren aurkezpen batzuk eguneratu dira, eta sartu berri diren batzuk gehitu dira.

Gidak, funtsean, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Gida Farmakoterapeutikoan jasotako sendagaiak biltzen ditu, eta fitxa moduan egituratuta dago, horietako bakoitza sendagai bati eskainita. Fitxa horietan, farmakoa hainbat bide parenteraletik (muskulu-barnetik, larruazalpetik, zain barnetik) emateari buruzko informazioa jasotzen da, baita beste datu interesgarri batzuk ere (egonkortasuna, fotosentikortasuna…).