Mugikortasun eta Egokitzapen irekiko eta iraunkorreko deialdia · Lan-poltsak eratzea 2024

Deialdiko eskabideak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 11tik martxoaren 22ra arte dago zabalik, biak barne
Martxoaren 8an Mugikortasun eta Egokitzapen Deialdia argitaratu zen. Prozesu horren bidez, Arabako ESIko profesionalek beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete, eta, aldi berean, hutsik dauden lanpostuak betetzeko tresna proaktibo bat eskaintzen zaio erakundeari.
Ohiko mugikortasun-deialdiarekin batera, 6 lanpostu espezifikoren deialdia argitaratzen da.
Hautagaiek hamar egun balioduneko epea izango dute eskabideak aurkezteko, deialdi hauek argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, eta 2024ko martxoaren 22ra arte egongo da zabalik.
Hurrengo estekan deialdiari buruzko informazio guztia eta eskabideak egiteko formularioak interesdunen eskura jartzen dira.













