Ordainsari igoeraren ordainketa

Martxoko nominan % 0,5eko ordainsari-igoera gauzatuko da

Jakinarazten dizuegu asteburu honetan Giza Baliabideak Kudeatzeko Sisteman (SAP) egin dela 2023rako onartutako % 0,5 gehigarriaren aplikazioa, 2024ko martxoko nominan ordainduko dena, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerapenak ordainduta.

Era berean, PFEZaren kalkulu berri bat egin da, atxikipena urteko zenbateko berrietara egokitzeko.

Pertsonen Zuzendaritza