Nola jokatu laneko istripu edo intzidentearen bat gertatuz gero edo profesionalei eraso eginez gero

Langileen Zuzendaritzatik gogorarazten dizuegu gure erakundean dagoen zirkuitua laneko istripu edo intzidente bat edota Osakidetzako profesionalen aurkako eraso bat deklaratzeko
Garrantzitsua da lanean gerta daitezkeen istripuak, intzidenteak edo indarkeria-egoerak behar bezala jakinaraztea, bai eta zuen tarteko agintariari jakinaraztea eta Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin harremanetan jartzea ere.
Lan-istripu biologiko edo ez-biologikoaren, erasoaren, in itinere istripuaren eta/edo intzidentearen kasuan:
- Berehala jakinarazi behar zaio goi-hurrengo arduradunari, eta elkarrekin bete behar da Istripu/intzidentearen berri emateko barne-partea. Era berean, gertakariari buruzko ahalik eta informazio gehien eman behar da, eta goi-hurrengo arduradunak sinatu behar du.
- Osasun-laguntza:
-
- Ospitaleko Arretan lan egiten baduzu eta osasun-laguntza behar baduzu, joan Prebentzioko Oinarrizko Unitatera (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara).
- Lehen Mailako Arretan lan egiten baduzu eta osasun-laguntza behar baduzu, joan zaitez Mutualiara (Beato Tomás de Zumárraga kalea, 10 bis) eta jakinaraz iezaiozu Prebentzioko Oinarrizko Unitateari.
Larritasun-kasuan, lan egiten duzun lekua edozein dela ere, Larrialdi Zerbitzura joan eta lan-istripua izan dela adierazi.
- Istripu/intzidentearen berri emateko barne-partea entregatzea:
-
- Ospitaleko arretan lan egiten baduzu: partea Prebentzioko Oinarrizko Unitatean entregatu (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara). Lan-ordutegi horretatik kanpoko jakinarazpenak unitatearen sarreran dagoen postontzian utzi beharko dira, arduradunak sinatu ondoren, edo, bestela, eskaneatuta eta sinatuta bidali beharko da honako mezu elektroniko hauetara:
- AUO Txagorritxu eta AUO Kanpo-kontsultak: SALUDLABORAL.HOSPITALTXAGORRITXU@osakidetza.eus
- AUO Santiago: SALUDLABORALHOSPITALSANTIAGO@osakidetza.eus
- Ospitaleko arretan lan egiten baduzu: partea Prebentzioko Oinarrizko Unitatean entregatu (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara). Lan-ordutegi horretatik kanpoko jakinarazpenak unitatearen sarreran dagoen postontzian utzi beharko dira, arduradunak sinatu ondoren, edo, bestela, eskaneatuta eta sinatuta bidali beharko da honako mezu elektroniko hauetara:
-
- Lehen Mailako Arretan lan egiten baduzu: bidali partea beti posta elektronikoz SALUDLABORAL.OSIARABAESIAP@osakidetza.eus. Istripu biologikoaren kudeaketari buruzko informazio gehiago Lehen Mailako Arretako Unitate bakoitzeko zerbitzarian duzu, ISO/Prebentzioa eta ingurumena karpetara sartuta. Prebentzioko Oinarrizko Unitatearen ordutegitik kanpo, jarri harremanetan gainbegirale nagusiarekin.
- Jakinarazpena legezko erregistrorako baldintza bat da. Gogoratu aitortu gabeko istripu bat ez dela existitzen.
Lan-istripu biologiko baten aurrean
- Jarri harremanetan Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
- Prebentzioko Oinarrizko Unitatearen lan-ordutegitik kanpo, jarri harremanetan goi-hurrengo arduradunarekin edo gainbegirale nagusiarekin, istripu biologikoaren protokoloari jarraituz jarduteko. Lehen Mailako Arretan, gainera, Lehen Mailako Arretako Unitate bakoitzaren zerbitzarian dagoen zirkuitua jarraituko da, ISO/Prebentzioa eta ingurumena/Istripuak/Istripu biologikoa karpetara sartuta.
- “Iturria” den pazientearen datu guztiak jaso behar dira, eta odolaren bidez transmititzen diren birusen serologiak egiteko baimen informatua sinatzeko eskatu behar zaio. Istripua paziente anbulatorio batekin gertatzen bada, berehala jakinarazi behar zaio, pazientea istripua gertatu den osasun-zentrotik irten ez dadin.
Erasorik gertatuz gero
- Goi-hurrengo arduradunari jakinarazi behar zaio.
- Goi-hurrengo arduradunarekin batera ahalik eta txosten zehatzena egin, egoeraren datuak, behatutako gertaerak edo lekukoen adierazpenak barne.
- Jarri harremanetan Prebentzioko Oinarrizko Unitatearekin, lehen adierazi bezala, gainerako lan-istripuetarako.
Prebentzioko Oinarrizko Unitatearen telefono interesgarriak
- AUO Txagorritxu eta AUO Kanpo-kontsultak: 945 007 267 (817267) / 945 007 265 (817265).
- AUO Santiago: 945 007 765 (817765) / 945 007 904 (817904).
- Lehen Mailako Arreta: 945 294 021 (804021) / 945 294 022 (804022) / 663 749 781 / 667 158 365.
- AUO Txagorritxuko gainbegirale nagusia: 888761 (lanegunak eta jaiegunak) / 880759 (larunbatetan).
- AUO Santiagoko gainbegirale nagusia: 884920 (arratsaldeak eta gauak) / 884128 (asteburuetan eta jaiegunetan).
Beharrezko dokumentu guztiak eta zirkuituak Prebentzioko Karpeta Gorrian daude, Arabako ESIako Intranetean eskuragarri.
Langileen Zuzendaritza













