Noradrenalinaren etiketak aldatzea

Sendagaiaren etiketak soilik aldatzen dira, ez da aldatzen Noradrenalina kantitatea aurkezpenetan
Farmaziako espezialitate guztietan dosiaren adierazpena Espainian merkaturatutako Noradrenalina (NA) printzipio aktiboarekin bateratzeko eta medikazio-erroreen arriskuak minimizatzeko, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) zehaztu du “1 mg/ml-ko Noradrenalina B. Braun” sendagaiaren izena aldatzea “0,5 mg/ml-ko Noradrenalina B. Braun” medikamentuaren ordez, oinarrizko Noradrenalina kantitateari erreferentzia egiteko, eta ez Noradrenalina bitartrato kantitateari, orain arte egin den bezala.
Sendagaiaren etiketak soilik aldatzen dira: ez da aldatzen Noradrenalina kantitatea aurkezpenetan (konposizio bera).
AUOn eskuragarri dauden bi aurkezpenei eragiten die: 10 ml-ko anpoilak eta 50 ml-ko bideak.
1 ml-ko disoluzioak L-norepinefrina bitartrato-ko 1mg dauka, hau da, oinarrizko norepinefrina-ko 0,5 mg.

Farmaziako Zerbitzua













