OHARRA | FFP2 Healfiber Maskarak

Badaezpada, Shandong Shengquan New Materials Co. Ltd. fabrikatzailearen FFP2 Healfiber maskarak, grafenoa duten NR SNN70369B erreferentziakoak, kentzea eskatzen da
INGESAtik jasotako alerta sanitarioari dagokionez, jakinarazten dugu Osakidetzak ez dituela ez erosi ez banatu Shandong Shengquan New Materials Co. Ltd. fabrikatzailearen Grafenoko IIR maskarak.
Hala ere, Osakidetzak FFP2 Healfiber maskarak banatu ditu, grafenoa duten NR SNN70369B erreferentzia dutenak, eta fabrikatzaile berarenak dira: Shandong Shengquan New Materials Co. Ltd. Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) oraindik ez du horri buruzko adierazpenik egin, baina, badaezpada, kentzea eskatu dute, ez erabiltzeko.
Material horri buruz ez dago ebidentzia edo ikerketa zientifiko argirik, material horren arriskugarritasuna frogatzen duenik, ez eta osasunerako arriskurik dagoenik ere. Ebaluazio zientifiko sakona osatu arte eta osagai hori duten aurpegiko maskaren segurtasuna eta eraginkortasuna ezarri arte, eta prekauzio arrazoiengatik, behin-behineko erabilera eta banaketa bertan behera utzi direla adierazten da.
Zerbitzu eta zentroetan banatuta dauden maskarak beste abisu bat eman arte baztertu behar dira.
Ekonomia eta Finantzietako Zuzendaritza













